XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Baimen honek ez du proiektua egiteratu aurretik udal baimena lortzeko eginbeharretik salbuesten, ezta kasuko udal erabakiaren edukia aurrepaitzen ere, baimenaren baldintzen artean, kokatzen deneko onibarra, egiteko eraikinari lotuta eta, hirigintzaren ikuspegitik, Lurraren Legeko Testu Bateratuaren 258 artikuluan aurrikusten diren ondorioetarako zatituezina izaera izango duela, betebehar honekin eraso beharko delarik Jabegoaren Erroldaritzan.

3. Ekainaren 26ko 1/1992 Erret Legebidezko Dekretuaren 138 artikuluarekin adostasunean, lanen baimenean ez da onartuko kokapenak, masak, altuerak, ormek eta zarraketek edo beste osagarriak jartzeak ikuspegia mugatu, paisaiaren edertasuna apurtu edo berarena den perspektiba itxuraldatzea, baso-mozketak, kasuko zuzenbidezko ekintzapideekin batera, eraikitze eta zarratzearen beharrizanetara mugatu behar direla.

4. Gaitasundun teknikariak Ordezko Arauek eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituzten sinatutako proiektuaren bidez, baimen honetako titularrak Udalaren aurrean udal-baimena eska dezan sei hilabetetako epea ezartzea, honetara ez izatearen kasuan, baimenaren iraungipen-prozedimenduari hasiera emanaz.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Aginduaren aurka, jakinerazpen hau egiten den egunaren hurrengotik zenbatutako bi hilabetetako epean, Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Gorenaren Administrazio-Auzibidezko Aretoaren aurrean administrazio-auzibidezko gorajotzea tartekatu ahal izango da, egokitzat erizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, HI-164/94-J01 espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta 6. solairuetan.

Bilbon, 1994.eko azaroaren 25an.-Hirigintzako foru diputatua, Pedro Hernández González